miércoles, 28 de abril de 2010

Alea iacta est




Orain dela gutxi Anjel Lertxundi idazleak esamolde latin batzuk erabili zituen. Irakur ezazu testua eta azaldu zer esan nahi zuen (esanahia) eta zergatik erabili zituen. Horretarako, idatz ezazu bai iruzkinak egiteko dagoen tokian bai zuen bloga.



Anjel Lertxundi
Kaltea
Alea jacta est!», edo bota dituzte dadoak, hartu dute erabakia, gertatu da denok espero -eta exijitzen- genuen absoluzioa. Baina absoluzioa gerta dadin, akusazio bat egon da, absoluzioaren pozak ezin digu hatz salatariak egindako kaltearen handia ahaztarazi. Epaituei eta haien familiei egindako kaltea; proiektuan lanean ari ziren kazetariei, egunkariari berari, irakurleei, euskarari. Ohorearen kalteak, ekonomikoak, sozialak, politikoak. Osasun fisiko eta psikologikoari eragiten dietenak. Kalte indibidualak, kalte kolektiboak.

Absoluzioaren pozarekin geldituko gara, baina konformatu, ez.

Hemendik aurrera, Julio Zesarrek Rubicon ibaiaren aurrean botatako esaldia entzuten dudan aldiro, latinezko alea dioen tokian kaltea etorriko zait niri, espresio berri bat gelditu baita nire euskal errepertorioan:

«Kaltea jacta est!», edo kaltea egina dago, tamalez, eragindako txikizioak ez baitu atzera bueltarik.
Albisterik...

3 comentarios:

  1. Oso ondo adierazten du Anjel Lertxundik egunkaria itxi zutenak,naiz eta absoluzioa orain eman,egindako kaltea.
    Kazetari asko lanik gabe utzi zituzten,familia asko apurtu ere,eta Lertxundik esaten duen bezala ez gara konformatuko!

    Kaltea jacta est!

    ResponderEliminar
  2. K bakar batekin, latinezko esaera mitikoa: ALEA JACTA EST ( Bota dituzte dadoak)-> KALTEA JACTA EST (kaltea egina dago)-ra pasatu du idazleak. Egunkariari orain karguak kendu izan arren, kaltea Egunkaria iztean egin zutela, epaituei eta familiari egin ziotela kaltea, eta hori ez dute aldatuko.

    Naroa

    ResponderEliminar
  3. Gure ustez oso argia izan da esaldi hori erabiltzean egunkari hartako langilei kalte handia egin zietelako eta jadanik ezin dira atzera bueltatu, hau da, "kaltea jacta est".

    Egileak: Irantzu eta Sandra ;)

    ResponderEliminar