miércoles, 2 de junio de 2010

Hiri erromatarrak

Aurkezpen hau ikusi ondoren azalpen testu bat egin azalduz zure ikaskideei nolakoa ziren erromatarren hiriak (Víctor Garcíak egina):


La Ciudad Romana

Eraikuntzak Hispaniam

Aurkezpen honetan ikus ditzakizue Hispaniam aurkitzen ahal diren eraikuntza garrantzitsuenak (Juan Castrok egina):

Mitologia irudietan

 Imagen: http://www.maicar.com/GML/000Images/dim/daedalusMF.jpg

Dakizuen bezala, mitologiak artistak erakarri izan ditu eta hauek beren margolanen bidez gertatutako istorioak irudikatzen saiatu dira. Horietako batzuk Pradoko Museoan ikus daitezke:


Adibide horiek irakurri ondoren zuek antzeko zerbait egin beharko duzue:

1. Bilatu mito bat koadro batean agertzen dena.

2. Mitoaren istorioa irakurri.

3. Lotu itzazu koadroa eta gertatutakoa zure hitzekin blogan eta egin sarrera bat.

Horretarako, erabili ezazu helbide hau:


miércoles, 19 de mayo de 2010

Erromatarren galtzadak

Imagen: http://farm5.static.flickr.com/4011/4519103870_e176c3f10b.jpg

Gelan komentatu dugu zertarako balio zuten galtzadek . Nola egiten zituzten jakiteko, ez galdu hurrengo estekan agertzen dena:



lunes, 3 de mayo de 2010

Ba al ditugu enperadoreak gaur egun?

 Imagen: http://farm4.static.flickr.com/3339/3407227061_f3d511f81b_m.jpg

Askotan, hemendik hara egunkari batetik beste batera zabiltzanean Grezia eta Erromarekin zer ikusi dituzten berriak aurki daitezke. Kasu honetan aztertzen ahal duzue izenburu hau: 

Nadal V de Roma, emperador de la tierra batida

Arazoak izanez gero, Diario de Navarra egunkarira jo beharko zenuke. 


miércoles, 28 de abril de 2010

Alea iacta est




Orain dela gutxi Anjel Lertxundi idazleak esamolde latin batzuk erabili zituen. Irakur ezazu testua eta azaldu zer esan nahi zuen (esanahia) eta zergatik erabili zituen. Horretarako, idatz ezazu bai iruzkinak egiteko dagoen tokian bai zuen bloga.



Anjel Lertxundi
Kaltea
Alea jacta est!», edo bota dituzte dadoak, hartu dute erabakia, gertatu da denok espero -eta exijitzen- genuen absoluzioa. Baina absoluzioa gerta dadin, akusazio bat egon da, absoluzioaren pozak ezin digu hatz salatariak egindako kaltearen handia ahaztarazi. Epaituei eta haien familiei egindako kaltea; proiektuan lanean ari ziren kazetariei, egunkariari berari, irakurleei, euskarari. Ohorearen kalteak, ekonomikoak, sozialak, politikoak. Osasun fisiko eta psikologikoari eragiten dietenak. Kalte indibidualak, kalte kolektiboak.

Absoluzioaren pozarekin geldituko gara, baina konformatu, ez.

Hemendik aurrera, Julio Zesarrek Rubicon ibaiaren aurrean botatako esaldia entzuten dudan aldiro, latinezko alea dioen tokian kaltea etorriko zait niri, espresio berri bat gelditu baita nire euskal errepertorioan:

«Kaltea jacta est!», edo kaltea egina dago, tamalez, eragindako txikizioak ez baitu atzera bueltarik.
Albisterik...

miércoles, 21 de abril de 2010

Afrodita

Irudia: https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiLo2xB54g6Rli230aKsc71IFxiOs-0L9QzX8JDBoa9DhyRGv8VOWxGWMUMORzsjB7vzlxoSLE-B_iEglZVfi8kT1dr1EDTT2qSoPEsLXnSymfrA0F43PZbdBltq4s8FrFDGANcDh4yZCg/s320/AfroditaSimpsons%5B1%5D.jpg

Nork esan du gaur egungo gaiak ez direla?


Kylie Minogue baja del Olimpo para presentar 'Aphrodite'