miércoles, 21 de abril de 2010

Orfeo eta Euridize

Irudia: http://farm4.static.flickr.com/3435/3270861948_0a99e38fc9_m.jpg

Mitoaz oroitu zarete, ezta?

Bazebilen Orfeoren maitea, Euridize, Naiade talde batekin belazean. Sugegorri batek zizta zion orkatilan eta hil egin zen.
Orfeok saminki egin zuen negar. Infernuraino jaitsi, Tenaro atetik igarota, pisurik gabeko jendearen eta mamuen artean joan, eta Proserpinaren aurrera iritsi zen. Sokei musika ateraz, lur azpiko jainkoei kantatu zien, Euridize maitearen oihala berriro ehun zezaten eskatuz...

(Ovidio, Metamorfosiak, Juan Kruz Igerabideren bertsioa)

Animatuko zarete aurkezpen txukun bat prestatzera? Hona hemen adibide batzuk:







Orfeo eta Euridize

Ikus ezazue mitoaren bertsio bitxia:

miércoles, 14 de abril de 2010

Zertarako balio du latinak?


 Procedencia de la imagen: http://farm3.static.flickr.com/2431/3904691324_3391d9274b.jpg

Behin baino gehiagotan galdetu duzue zergatik ikasten duzuen latina. Zuen iritzia argi eta garbi agertu duzue: ez du ezertarako balio. Hala eta guztiz ere, badago jendea  ezberdin pentsatzen duena. Hemen duzue ikasle baten iritzia. Originala bada, ezta?

Ikusi eta entzun blog honetan.

martes, 13 de abril de 2010

Julio Zesar


Procedencia de la imagen: http://farm2.static.flickr.com/1132/887624188_c94900b20e.jpg

Aztertu ezazu Julio Zesarren biografia eta egin ezazu azalpen testu bat berari buruz. Azken finean, zure testuak galdera honi erantzun beharko lioke:

ZEIN IZAN ZEN JULIO ZESARREN EKARPENA ERROMATAR INPERIOAN?

Horretarako, hainbat gai izan beharko zenuke kontuan:

1. Zer politika-erantzukizunak izan zituen (cursus honorum)?

2. Zer esan nahi du triunbirato hitzak? Nork osatu zuen lehen triunbiratoa eta zein izan zen bere eginkizuna?

3. Galiako gerrak eta Gerra zibila. Zein izan zen Julio Zesarren rola eta zer idatzi zuen honek horri buruz?

4. Zeri deitzen zaio Zesarren diktadura-garaia?

5. Zer ekarpenak lortu zituen Julio Zesarrek bere garaian?

6. Zer dakizu Julio Zesarren hilketari buruz?

Laguntzeko, hemen dituzu hainbat esteka:

JULIO ZESAR (Wikipedian)

JULIO ZESAR (Telegrafikoki) 

HISTORIAREM PROTAGONISTAK



miércoles, 24 de marzo de 2010

Zenbakizko adjektiboak

Beste hizkuntza batzuetan bezala, zenbakizko adjetiboen artean kardinalak eta ordinalak nabarmen daitezke. Orain, kardinalak aztertuko ditugu.

1. Ikusi dugun bezala, gehienak aldagaitzak dira, bakan batzuk izan ezik:

a) Unus-una-unum, bakarrik singularrean deklinatzen ahal dira.

b) Duo-duae-duo eta tres-tria, bakarrik pluralean.

c) Ehunekoak (trecenti, quadrigenti, quingenti...), bakarrik pluralean.

Eta badakizue nola ahoskatzen diren? Ikusi eta entzun:


(Bideoa hemen ikusi nuen).

miércoles, 10 de marzo de 2010

Pertseoren mitoa (eta 3.)

Pegasoren jaiotza (Medusaren burutik)

Urtero-urtero, abuztuaren hirugarren astearen bueltan, izar iheskorrak bisitatzen gaituztela entzun ohi dugu. Izen ezberdinekin izendatzen dituzte: Pertseidak edo "Lágrimas de San Lorenzo". Izen hori jakinda, gure galdera hau da: badute zer ikusi ikasi dugun mitoarekin? Zure erantzunaren zain geratuko gara. 

Danae eta Zeus

Ideiarik ez baduzu, jo ezazu orrialde honetara, handik bai informazioa bai argazkiak atera ditugu eta.

Eta bukatzeko, pentsatu al duzu noizbait nondik etor daitekeen  medusa hitza gaztelaniaz?)

Pertseoren mitoa (2.)

Nahiz eta liburua oraindik ez bukatu, dagoeneko badakigu nola bukatzen duen historio honek. Ea zuk dakizuna eta bideo honetan kontatzen diguna ados dauden: